Labayru Gaur

0

Literaturako Idatz & Mintz aldizkariaren 73. zenbakia urten barri da, ohiko moduan, gure arteko literatur sorkuntza eta ganerako ataletako idatziakaz.

Hasteko Miren Agur Meaberen kolaborazinoa dator, “Basoko hainbat poema” izeneko poema-sorta. Poesia da Luigi Anselmirena be, “Klasikoen oihartzunak. Poema Heleniar batzuk (Edale zuhurrendako aholkuak”.

Narrazinoetan Iratxe Ormatza Imatzek “Gaztelugatxekoa” izenekoa idatzi dau, bere estiloan Bakio inguruko gertaerakaz. Inaxio Lopez de Aranak “Leihotik leihora”, auzo ezezagunen arteko hartu-emonari buruzkoa. Eta Jose Mari Kortazarrek “Aita Brown Arratian”, Aita Brown ezagunak Arratian egin ei zituan ibilaldiak gogora dakarzanak.

Beste era bateko idatziak be badagoz. Amaia Iturbidek, “Sahatsa Jauregi: kode zaharberrituaren ildoan (Aizkora erakusketaren ariora)” idatzian, erakusketaren harira sortutako testua dakar. Jabier Kaltzakortak “Hemeretzigarren mendeko bertso-sail bat. Gertacari aundiac” izeneko artikuluan, herri literaturako Gabon-kantuen testu barriak errekuperau ditu. Eta Xabier Bovedak, idazle unibersalak gaurkotzeko ibilbidean, oingoan Pio Barojaren testu bat euskeratu dau, “Eskusoinuaren gorazarre sentimentala”.

Era askotako idatziak batzen dira bertan, estilo, gai eta gustu ezbardinetakoak, irakurleentzat gozagarri.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.