Labayru Gaur

0

Idatz & Mintz aldizkariaren 62. zenbakia atera barri dogu, udako alea. Zenbaki honetan, sorkuntza arloan, honeek datoz: Miren Agur Meaberen “Gogoetak”, Iratxe Ormatza Imatzen “Izterretik” narrazinoa, Amaia Iturbideren “Pintzelkadak abarrez abar, ubidez ubide” olerkiak eta Eneko Urizarren “Olerkiak”.

Ahozko literaturaren arloan, Jabier Kalzakortaren “XIX. mendeko Bizkaiko bi bertso-sail”, gure ahozko tradizinoan ezagunak diran beste batzukaz konparatzen dituanak.

Xabier Bovedak literatura unibersala hurreratzeko egiten dauen tarten, “William Butler Yeats” idazlearen aitamena dakar, testu hautuakaz batera.

Amaitzeko, saio moduko bi datoz: Sebas Gartzia Trujilloren “Euskal historiak (istorioak) literaturakoak” eta Kepa Altonagaren “Errementari ala zesteru? Pilotari ala idazle?” izeneko artikulua.

Irakurgai mota asko, irakurleen gustuak asetzeko.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *