Labayru Gaur

0

Litterae Vasconicae aldizkariaren 16. zenbakia argitaratu barri da, oraingoan literaturari buruzko artikuluak nagusi direla.

Ale honetan Jabier Kalzakortaren artikulu bi dagoz, bata Juan Antonio Aboitizen kantu batzuk dakarzana eta bestea ‘Kaila kantuz Ogipetik’ kantuari buruzkoa.

Jesús Antonio Cidek María Goyriren biografia eta bibliografia osotzeko datu jakingarriak emoten ditu. Sebastian Gartzia Trujillok Bitoriano Gandiaga eta Jorge Oteizaren arteko karta-trukea arakatu dau oraingoan, testu zoragarriak bitarteko direla.

Aurélie Arcocha-Scarciak Juan Mari Lekuonak bere poemak gaztelaniara itzultzean egindako sorkuntza-prozesua aztertu dau, eta Mercedes Acillonak Ramiro Pinillaren narratiban espazioaren esangurea zein dan.

Guztira 176 orriko ale ederra, literaturako azterketan sakondu gura dauenarentzat interesgarria.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *