Labayru Gaur

0

Urriagaz batera, gure laguntzaileak etorten hasi dira. Faltan bota doguz, eta zelan ganera! Pandemia dala-ta urte eta erdian etorri ezinik egon eta ostean, apurka-apurka hastekotan dira. Artxiboko aldizkariak, kartelak, pegatinak, liburuxkak… itxaroten dagoz esku gozook hartu, ordenau eta behar dan moduan gorde dagiezan.

Bestelako beharginok be asko igarri dogu gure laguntzaileen alaitasunaren faltea aldi horretan. Eskoletan, unibersidadean eta ganerako beharlekuetan aurrez aurre hasi diran honetan, gurean be taldetxu bat etorri da bidea egiten hasteko. Aurrerantzean danak alkartzea espero dogu. Bakotxak bere zeregina dauela, bere lekuan, pozarren hartu doguz.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.