Tag: laguntzaileak

0

Urteko Batzar Nagusia egin dabe Labayru Fundazioaren laguntzaileek atzo, apirilaren 7an, BBK Aretoan Bilbon. Laguntzaile eta lagunak, guztira 120 lagun batu ginan. Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Aldundia, Bilboko udala eta Bizkaiko hainbat udaletako ordezkariak batu dira. Baita be BBKtik, enpresa publikoetatik, Elizbarrutiko kultur erakundeetatik. Horrez ganera, bezero, hornitzaile eta inguruko lagun eta jarraitzaileak hainbat batu dira. (gehiago…)

0

Labayruko Laguntzaileek urteko Batzar Nagusia egin dabe maiatzaren 29an Bilbon, BBK Gelan. Labayruko Artezkaritza laguntzaileen sarea barriztetako helburuari helduta dabil; horregaitik, ahoz ahoko kanpaina egin dabe, Labayruren inguruan ibilitako jenteari konbitea egiteko batzarrera joan eta Labayru barrutik hobeto ezagutu dagien, laguntzaile egiteko pausua erabagi orduko. Guztira 150 lagunetik gora batu dira ekitaldian.

 (gehiago…)

0

Urriagaz batera, gure laguntzaileak etorten hasi dira. Faltan bota doguz, eta zelan ganera! Pandemia dala-ta urte eta erdian etorri ezinik egon eta ostean, apurka-apurka hastekotan dira. Artxiboko aldizkariak, kartelak, pegatinak, liburuxkak… itxaroten dagoz esku gozook hartu, ordenau eta behar dan moduan gorde dagiezan.

 (gehiago…)