Labayru Gaur

0

Ikasturteko ohiko ikastaroak irailean abiatu dira. 2021/2022 ikasturteari hasiera emoteko, hainbat ikastaro hasi dira honezkero, baina oraingoz ikasle gehien batu dabezanak HABEren B2 eta C1 azterketen 2. deialdia prestatzeko ikastaroak dira, batuaz eta bizkaieraz. Momentuz azterketa idatzia prestetan dabilz, eta behin hori eginda, ahozkoa prestetako txandea etorriko da.

Bigarren deialdi hori prestatzen 40 bat ikasle badaukagu be, oraindino izena emon leiteke ikastarootan.

Horretaz aparte, gogoratu matrikula egiteko epea zabalik dagoala urtean zehar hainbat ikastaro egin ahal izateko.

Ha ta guzti be, aurten ikasle askok interesa erakutsi dabe autoikaskuntza sistema erabilteko; izan be, norbere kabuz ikasteko aukera hori be guztiz kontuan hartzekoa da.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.