Ikasturteko ohiko ikastaroak irailean abiatu dira. 2021/2022 ikasturteari hasiera emoteko, hainbat ikastaro hasi dira honezkero, baina oraingoz ikasle gehien batu dabezanak HABEren B2 eta C1 azterketen 2. deialdia prestatzeko ikastaroak dira, batuaz eta bizkaieraz. Momentuz azterketa idatzia prestetan dabilz, eta behin hori eginda, ahozkoa prestetako txandea etorriko da.
(gehiago…)Bilboko 17 euskaltegiek Bilboko Udalaren “Euskaraz gehiago gara” kanpainan parte hartuko dabe. Kanpaina horren bitartez, Udalak herritarrak euskera ikastera animau gura ditu.
Gaur, irailak 6, egin dabe aurkezpena udaleko arduradunek, Koldo Narbaizak eta Jone Unzuetak, eta euskaltegietako arduradunen ordezkari batzuk.
(gehiago…)Derioko Udako Euskal Ikastaroaren 50. urteurrenaren harira, world cafearen dinamikagaz, euskerearen etorkizunerako erronken gaineko gogoeta egin dogu gaur, urriak 22, Bilboko BBK Gelan. 60 bat lagun batu gara, 20 eta 75 urte bitartekoak, lanbide ezbardinetakoak (administrazinoa, irakasleak, unibersidadeko irakasleak, hedabideetakoak eta bestelako lanbideetakoak). (gehiago…)
Urriaren 4an Segurtasun Sailaren Erandioko egoitzan, Euskaraldia ekimenaren aurkezpenean parte hartu genduan. Lander Solozabal, Ziortza Sanz eta Ziortza Egurenek Euskaraldiaren nondik norakoak azaldu eutsezan han batutako entzuleei, guztira 120 baino gehiago
Aurkezpenean hainbat gai azaldu ziran: Euskaraldia zer dan, zein dan helburua, noiz izango dan, zer dan Hamaikakoa, Ahobizi/Belarriprest rolak zer diran, zelan emon izena Euskaraldian…
Saioa ederto joan zan, hartzaileak poz-pozik eta gogotsu, eta aurkezpenaren ostean Segurtasun Sailaren eta Ertzaintzaren Hamaikakoa aurkeztu eben kanpokaldean.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.