Labayru Gaur

0

www.mungianzaharrakbarri.com izeneko material didaktikoari buruzko saioak emoten gabiz herriko ikastetxeetako irakasleei, materiala hobeto ezagutzeko eta zelan eta zertarako erabili daiteken erakusteko. Lana agirian dago interneten, baina orain saio praktiko honeen bitartez, eskoletan emoten dauen etekina ateratea da helburua.Lekuan lekuko berbeta eta kulturak zelango garrantzia dauken ikusita, Udalak bultzatuta egin da proiektu hau. Lan honen helburua, Mungiako euskal ondare etnografikoa eta linguistikoa batu, landu eta Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloko umeentzako Euskal Curriculumean txertatzeko moduko material didaktiko-pedagogikoa eskaintzea izan da.
Materialok era didaktikorik egokienean prestau dira, ikastetxeetan irakasleek edota etxean gurasoek umeekin erraz erabiltzeko modukoak izan daitezen.
Hezkuntza zikloen arabera antolatuta dago: 0- 3 urte, 3-6 urte eta 6-8 urteko umeentzat.
Materiala euskera batuan aurkezten da, baina beti be batuak ontzat emoten dituan bizkaierazko egiturak sartuta eta Mungialdeko barianteko lexikoa kontuan hartuta. Bideoetan ostera, lekukoen erregistroa batzen da, bertoko-bertokoa. Ganera, ahozko formei garrantzia emon gura izan jake.
Interaktiboan batetik unidade didaktikoak dagoz eta bestetik material osagarriak. Unidadeak testuz, irudiz, bideoz eta audioz horniduta dagoz. Hona datu batzuk: 1.200 argazki, 200 bideo, 70 audio, 113 kanta, eta marrazkiak berenberegi lan honetarako Enrike Morentek eta Javier Galdosek egindakoak.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *