Labayru Gaur

0

Hil honen amaieran, apirilaren 27an, itzulpengintza ikastaro bat jarriko dogu martxan, online: “Itzulpengintza ikastaroa (1. maila)”.

Ikastaro honetan, gaztelaniatik euskarara itzultzeko oinarri batzuk eskainiko ditugu; horretarako, idazketa zuzentasuna landuko dogu batez be, horixe dalako itzulpengintzaren oinarria. Gaztelaniazko testua xede hizkuntzan zuzen eta egoki idazten jakitea da helburua, bigarren hizkuntza horretan berezko testuak sortzea.

Prozesu horretan, hainbat alor landuko ditugu, besteak beste: sareko baliabide informatikoak, idazkera arauak, hitz alkarketa, letra larriak eta xeheak, joskerako baliabideak, atzerakarga…

Metodologiaren aldetik, teoria, ariketak eta itzulpenak tartekatuko dira, euskerara itzultzen hasteko oinarriak emoteko asmoagaz.

Hona beste jakingarri batzuk:

Ordu-kopurua: 35
Plataforma: Moodle
Data: 2020/04/27 – 2020/06/21 (8 aste)
Prezioa: 295 €

Ikastaroan izena emoteko matrikula-epea zabalik dago. Idatzi itzul@labayru.eus helbide elektronikora, eta eskatu matrikula egiteko argibideak.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.