Aurten be, irailean, Labayrun EusTET ikastaroa emongo dogu: euskara-teknikari eta trebatzaileen prestakuntzarako ikastaroa. Matrikula uztailaren 30era arte da edo plazak amaitu arte egin ahal izango da.
Zer da EusTET?
Gure gizartean, lan handia dago euskerearen normalizazino arloan, alde batetik, herritarren artean euskerearen ezagutza eta euskeraz bizitzeko eskaerea gorantz doalako eta, bestetik, enpresa zein entitateak sentsibilizatuago dagozalako zerbitzua euskaraz emoteko abantailez.
EusTET ikastaroan euskera-teknikari zein trebatzaile lanetan ibilteko oinarrizko prestakuntzea jasoko dozu: Zer lege dago euskereari lotuta? Zer da euskera plan bat? Zer dirulaguntza dago euskerea sustatzeko? Eta euskerearen ziurtagiriak zeintzuk dira eta zelan eskura daitekez? Zer desberdintasun dago euskera-irakasle eta trebatzaile baten artean? Zelan antolatu trebakuntzea erakunde batean? Zer baliabide dago trebakuntzarako? (gehiago…)
Hil honen amaieran, apirilaren 27an, itzulpengintza ikastaro bat jarriko dogu martxan, online: “Itzulpengintza ikastaroa (1. maila)”.
Ikastaro honetan, gaztelaniatik euskarara itzultzeko oinarri batzuk eskainiko ditugu; horretarako, idazketa zuzentasuna landuko dogu batez be, horixe dalako itzulpengintzaren oinarria. Gaztelaniazko testua xede hizkuntzan zuzen eta egoki idazten jakitea da helburua, bigarren hizkuntza horretan berezko testuak sortzea. (gehiago…)
Bilboko Udaleko omenaldian, Labayruko kide batzuen lekukotasunak jasotzen dituen bideoa emon dabe. Hona hemen.
Euskera dantzan ipini dogu urriaren 22an, BBK Gelan egin dogun ekitaldian. Udako Ikastaroen urteurrena izan da horretarako atxakia.
Ekitaldian gure ikasle-irakasleek ezeze, hainbat lagunek parte hartu dabe: Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala eta BBK Fundazioaren ordezkariek, Euskaltzaindia, Sabino Arana Fundazioa, BAMeko zuzendaria, Bizkaia Irratikoa eta euskalgintzako hainbat lagunek.
Ekitaldia Xabier Payak aurkeztu dau eta Amilotx dantza-taldeak egin dau dantza-erakustaldia. Bitartean, oroimen bideoa eta zorion-agurren bideoa ikusi ditugu. (gehiago…)
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.