Labayru Gaur

0

Jesus Eguzkitza Eguzki eta Lontzo Zugazaga Ohorezko euskaltzain izendatu ebazan euskerearen Akademiak joan dan azaroan. Batzar horretan 26 ohorezko euskaltzain eta 19 euskaltzain urgazle izendatu zituen. Gaur, otsailak 25, Ohorezkoek izendapenaren lekukoa hartu dabe Donostian egindako ekitaldian.

Araba eta Bizkaiko euskaltzain barrien artean, gure arteko batzuk dagoz. Alde batetik, Jesus Eguzkitza Eguzki (Atxondo, 1946) euskera irakasten hainbat urte egindakoa, Derioko Seminarioan lehenengo, eta Bilboko Hizkuntza Eskolan gero. Baina bere ibilbide profesionala esataritzan emon dau batez be. Bilboko Herri Irratian hasi zan lehenengo pausoak emoten, eta gero ETBrako bikoizketak egiten. Bizkoizketan bere eskua igarri-igarrian dago hainbat itzulpenetan, zuzenketetan eta bikoiztutako pertsonaietan. Labayruren sorreratik parte hartu dau bertako eskoletan eskolak emonaz eta material didaktikoa prestetan. Azkenengo urteetan, behin erretiroa hartuta, laguntzaile fina dogu ahozko produkzinoetan, eskuzabaltasunez eta doan bere jakituria guztia eskainiz.

Lontzo Zugazaga (Gamiz, 1943), be Labayruren hasieratik egon da erakundeari lotuta, Derioko Udako ikastaroetan irakasle moduan batez be. Honek be, eskolak emon ez eze, material didaktikoak prestetan be egin dau bere ekarpena. Bilboko Gotzaindegian emon dau bere ekarpenik handiena, bertako euskera-arduradun moduan. Bere eskuetatik urtendakoak dira meza-liburu, ebanjelio eta beste hainbat testuren itzulpenak, berak sortutako bertsoei gehitu beharrekoak.

Eurakaz batera izendatu ditue Antton Mari Aldekoa-Otalora (Iurreta, 1951) Gerediaga Elkartearen presidente ohia; Pilare Baraiazarra (Meñaka, 1938) euskara irakaslea eta ekintzailea; eta Juan Luis Goikoetxea (Mungia, 1947) Mendebalde Kultur Alkarteko buru ohia.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.