Labayru Gaur

0

Azaroaren 5ean hasiko da Labayru Fundazioak bigarren urtez antolatutako Botaba lehiaketa. Instagram izango da euskarria eta Gaztea Irratia bozgorailua, egunerokoan darabiltzagun esamoldeak Euskal Herri osora zabaltzeko.

Indarberrituta eta hainbat berrikuntzarekin dator aurtengo edizioa.

`Kategoriako´ sariak izango dira aurten jokoan, kategoria ezberdinetan. Partaidetza handitu eta sustatzeko asmoz, 4 kategoria diferentetan parte hartzeko aukera emango da, bakoitzean sari ederra irabazteko aukerarekin. Kategorietako bat, gainera, euskaltegiei zuzenduta egongo da, ikasgelan bertan sortutako bideoekin lehiaketarekin bat egin ahal izateko:

Istoriorik orijinalena: Ixi Wood markako diseinuzko egurrezko betaurrekoak.

Esamolderik orijinalena: lau lagunentzako bi gaueko egonaldia landetxe batean, Nekatur-en eskutik.

Bideo-muntaiarik onena: ikus-entzunezko 4 ikastaro, Imval – Ikus-entzunezko Ikasketa Zentroak eskainita.

Euskaltegietako bideorik onena: 10 lagunentzako afaria edo bazkaria sagardotegian, Euskal Sagardoa-ren kontura.

Horrez gainera, erronkan parte hartzen duten bideo denen artean onenak irabaziko du sari nagusia: 4 lagunentzako 4 eguneko bidaia Europako hiriburu batera (Berlin, Londres, Edinburgo, Budapest…), El Corte Inglés-en eskutik. Lehiaketako epaimahaiak izendatuko du irabazlea.

Aurrea hartzeak ere saria izango du

Lehiaketa hasi eta aurkezten diren lehenengo 10 bideoen artean, Bilbao BBK Live jaialdirako 4 sarrera eta Donostia Festibalerako beste 4 zozketatutako dira, Last Tour enpresa antolatzailearen eskutik.

Hala, azaroaren 5ean hasi eta 26ra bitartean parte hartuko duten bideoen artean guztira zazpi sari banatuko dira. Irabazleak Gaztea Irratian iragarriko dira eta sari-banaketa Durangoko Azokan egingo da.

Lagun-taldean zein bakarrean parte hartuta, sari ederrak irabazteko abagune ederra eskaintzen du Botaba erronkak. Esamolde bat aukeratu, bideo orijinal bat egin eta #botaba traola erabilita Instagramera igo, besterik ez da egin behar.

Informazio gehiago, www.botaba.eus webgunean.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.