Labayru Gaur

0

Datorren urriaren 24an jardunaldi bat egingo dogu gai honetaz: Kulturartekotasuna, elkarrekin pentsa dezagun. Bilbon izango da, BBK Kunan, goizeko 9:00retan hasita, goiz osoan zehar.

Ingurura begiratzea baino ez dago konturatzeko honezkero kultura, hizkuntza, itxura, janzkera eta bizimodu askotako jentea bizi garala nahastean, ez Bilbon bakarrik, herri txikietan be bardin. Horrek gure hizkuntza beste egoera baten ipinten dau. Orduan, zer egin behar dogu jente hori euskerara hurreratzeko? Zelan jokatu geinke gu eurengana hurreratzeko? Norabide biko bide horretan hizkuntzak eta kulturak zubilana egitea da helburua. Danon artean egin beharreko gogoeta da, danon inplikazinoa behar dalako, eta horretarako izango da jardunaldi hori.

Alde batetik, Amelia Barquínek hitzaldia egingo dau “Kulturartekotasuna orain eta hemen” gaiaz. Horren ondoren, hiru esperientziaren barri emongo da, adibide moduan: Rocío Luces, Getxoko ‘Egizu’ taldekoak, “Zubiak bi norabide: Kulturartekotasuna lantzen Getxon”; Quinndy Akejuk “La nación africana Yórùbá”; Onintza Olaizola, Euskaltzaleen Topagunekoak, “Auzoko: Hizkuntz aniztasuna eta euskararen arteko zubia” gaiei buruz jardundo dabe.

Jardunaldiko beste zati bat lan-saioa izango da, arlo ezbardinetan ze egoera suertatzen dan, eta lehentasunak non jarri danon artean eztabaidatzeko.

Izena emon gura izan ezkero: https://labur.eus/ad03o

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.