Tag: kulturartekotasuna

0

Xabier Aierdi soziologoak asko be asko aztertu izan dau emigrazinoaren gaia alderdi askotatik. Gaur egun euskeraren ganean dihardugunon artean fenomeno horreri arreta handiz begiratzen deutsagu, horrek euskeraren eta euskal kulturaren transmisinoan euki leiken eragina dala-ta. (gehiago…)

0

Otsailaren 22an, Ama Hizkuntzaren Nazinoarteko Egunaren harira, kulturartekotasuna sustatzeko, Zornotzako liburutegian ipuin kontaketa berezia prestau eben: Mundueneako lau ipuin irakurri ebezan jatorriko hiztunek euren hizkuntzan, eta hemengoek euskeraz, guraso eta seme-alaben artean. Jarduereak itzelezko harrerea euki eban. Bertaratutakoek Munduenea bildumako lau ipuin entzun ebezan arabieraz, errumanieraz, portugesez, wolofez eta euskeraz. (gehiago…)

0

Jardunaldiaren lehenengo zatian, hitzaldiak egin dira. Hasteko Amelia Barquín izan da hizlaria. Mondragon unibersidadean irakaslea da, kulturartekotasuna eta genero-bardintasuna aztergai hartuta ikerketa asko egindakoa. “Kulturartekotasuna hemen eta orain” izenburuko hitzaldian, hainbat datu emon ditu gaurko egoeraz, baita galderak eragin be. Kontestu ezbardinak kontuan hartuta, hainbat jakingarri emon ditu gaiaren garrantziaz jabetzeko. (gehiago…)

0

Urriaren 24an goiz osoko jardunaldia egin dogu BBK Kunan, “Kulturartekotasuna. Elkarrekin pentsa dezagun” gaiari buruz.

Zergaitik halako jarduera? Gizartean beharrizana sortu dalako, izan be, gaur egun persona mota asko, kultura eta hizkuntza asko bizi gara berton. Baina alkarren ondoan ala alkarregaz bizi gara?

Labayru beti euskeraren munduan mobidu da, euskalgintzan. Baina gaur eguneko kontestuan euskerea non dago? Zelan lortu geinke euskerea zubi izatea hizkuntza eta kultura ezbardineko personen artean? (gehiago…)