Labayru Gaur

0

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Bizkaiko Foru Liburutegian “Bizkaiko paisaien eraikuntza” izenburuagaz eratu daben hitzaldi zikloan parte hartu dau Luis Manuel Peñak urriaren 26an. Bere hitzaldia “El paisaje rural tradicional de Bizkaia y sus transformaciones” gaiari buruz izan da, nekazaritzak, abeltzaintzak eta basogintzak izandako aldaketei buruz.

Bizimodu aldaketak, erabagi ekonomikoak, politikoak, historiako gertakariak… danak daukie eragina paisaian. Batzuetan lurrak  zatitu egin dira, beste batzutan batu, erabilerak aldatu (basoak solorako, soloak etxeak egiteko…); baserrietako jarduera aldatu ahala animalientzako larrak beste erabilera batzuetarako bihurtu dira; beharrizan ekonomikoek be basoak aldatzea ekarri dabe behin baino gehiagotan (haretxen ordez pinua, eukaliptoak, industriarako zein lehengai behar dan…).

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *