Labayru Gaur

0
Dani Aurrekoetxea, Aitor Goldaraz, Pedro Arruti, Pedro Mari Goikoetxea, Oscar Elgezabal, Adolfo Arejita.

Abenduaren 1ean aurkeztu da Muxikan, Pedro Mari Goikoetxeak idatzitako liburua, Oscar Elgezabalen biografiaz. Oscar Elgezabal aurreko belaunaldiko txirrindularia izan da; baina ez hori bakarrik, enpresa-gizona, futbol bultzatzailea, nagusien alkartearen arduraduna…

Bizi betea dauka, gizon onaren entzuteaz ganera. Pedro Mari Goikoetxea kazetariak beragaz ordu asko egin ditu barriketan, bizitzako atal ezbardinen ganean, eta liburuan ahozko estilo hori agiri-agirian dago.

Familiaren jatorritik hasita, umetako kontuak, gaztetakoak eta beharrekoak aitatzen dira liburuan, guztiz atsegin esanda. Horri gehitu behar jako hainbat eta hainbat argazkigaz jantzita datorrela liburua, hainbat atseginago egiteko.

Labayru Fundazioak argitaratu dauen liburu hau, Pedro Arrutiren laguntasuna euki dau, eta baita Muxikako Udalarena be.

Aurkezpenean, Oscarren belaunaldiko txirrindulariak, gaurko txirrindulari gazteak, familiakoak eta herriko lagunak batu dira, aretoa guztiz bete arte.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *