Zerbitzuak

Itzulpenak

Itzulpen zerbitzu kalidadekoa eta eraginkorra (gehiago…)

Normalizazio planak

Enpresetan eta administrazinoan euskera erabilteko planak (gehiago…)

Irakaskuntza

Euskera eta euskal kulturako ikastaroak. Euskera teknikari eta Itzultzaile izateko ikastaroak (gehiago…)

Ondarea gizarteratzea

Bizimoduari lotutako ondarea batu, aztertu, landu eta barriro gizarteratu (gehiago…)

Egitasmoak

Izan Labayru!

Labayru Fundazioa euskal hizkuntza eta kultura jagon eta zabaltzeko helburuagaz sortu zan. Zeregin horretan hainbat ekarpen egin ditu, eta aurrerantzean be misino berari eutsi beharra ikusten dau. Horretarako, ezinbestekoa dau gizarteko eragileen laguntasuna.

Labayru Fundazioa

Labayru Fundazioa 1977an sortu zan, euskal kultura ondarea ikertu, bultzatu eta gizarteratzeko asmoaz. Helburu zabal horri erantzun guran, hainbat arlo lantzen ditu, ikerketa edo zabalkunde mailan: irakaskuntza, itzulpengintza, herri-ondarearen bilketa, euskeraren erabileraren normalizazino planak, etnografia, lexikografia…

Kulturgintza guzti horren osogarri garrantzitsua da Euskal Biblioteka, Euskal Herriari eta hizkuntzari jagokezan gaien ondare aberatsa gordeten dauena: liburutegia, hemeroteka, argazki-artxiboa, ikus-entzunezkoak, kartelak eta papergintza mota guztiak (liburuxkak, pegatinak, egutegiak…).

Labayru Gaur

Bizkaia Irratian kolaborazinoa

0

Bizkaia Irratian hamabostean behin parte hartzen hasita gagoz etnografia edo herri ondareko gaiei buruz. Oin dala hainbat urte egiten zan moduan, barriro heldu deutsagu parte hartze horri.

Era askotako gaiak erabiliko dira bertan, alde batetik egutegiagaz lotuta datozen ospakizunak, jaiak, ohiturak, urteko zikloak eta abar; eta bestetik, osterantzeko gaiak, kasurako, jateko ohiturak, lanbideakaz lotutakoak, familia eta herri mailan antolatzeko moduakaz lotutakoak eta abar. (gehiago…)

ETBko ‘A bocados’ saioan

0

Gabonetan ondo be ondo dakigu danok jan-edanak aparteko lekua eta garrantzia hartzen dabela. Euskal Telebistan emoten dan ‘A bocados’ saioan be, abenduan zehar tarte bereziak egin dabez, Gabonetan ohitzen diran jateko bereziak dirala-ta.

Abenduaren 22ko saioan, Labayruko Akaitze Kamiruagak parte hartu eban programan, Gabon gaueko menu tradizionalari buruzko argibideak emoten. Horrez ganera, ogi-kuskurraren inguruan egon dan edo dagoan ohituraren barri be ederto azaldu eban.

Ikusi gura izan ezkero, sakatu hemen: https://eitb.eus/N_5DNPxP/

 

Urtea agurtzen

0

Labayrun astero hartzen doguzan boluntario-taldekoak urtea agurtzeko batu ziran abenduan, hamaiketakoaren bueltan. Betiko moduan, giro onean eta kantuan emon eutsien atzena urteari.

Urte barriari osasuna eta lagun barriak eskatu eutsien, lana gustura egiten dabela-ta aurrera egiteko gogoan. Halan izan daitela.