Labayru Gaur

0

Rafael Barbier Iturmendi jauna hil zan Bilbon urriaren 6an, 97 urteko zala. Barbier jauna Labayru Fundazioaren Laguntzailea izan da 1985. urtetik.

Bizkaiko Aurrezki Kutxa / Caja de Ahorros Vizcaina kutxaren zuzendari izan zan 70eko hamarrurtekoan, eta bera buru zala sorrerazo eban “Departamento Cultural de la Caja de Ahorros Vizcaina / Bizkaiko Aurrezki Kutxa. Kultur Ekintza” atala, Leopoldo Zugaza jauna zuzendari izango ebana Bizkaiko Aurrezki Kutxen bakuntza egin zan arte.

Rafael Barbier jauna zuzendari zala abiatu zan Bizkaiko Aurrezki Kutxagaz eta bere Kultur Ekintzagaz Labayru Fundazioaren luzaroko alkarlana, batez be euskal liburu eta aldizkarien argitarakuntzan: Sutondoan bilduma eta Idatz & Mintz aldizkaria sorreratik bertatik, eta ondoren beste asko.

Kutxako zuzendari ardurea laga eta ostean be, Labayru Fundazioagazko lokarri estua izan dau azkenera arte Barbier jaunak. Urteroko Batzar Nagusietan parte hartu izan dau oraintsura arte eta ibilbide luze horretan ongile eskuzabala izan da Erakundearentzat.

Ohorezko Laguntzaile izendatu eban Labayru Fundazioak orain dala urte batzuk. Eta Labayru fundazino modura eregi izan zaneko 40. urteurrenean Oroigarria emon eutsan Erakundeak. Orduan bere erantzunezko berbak honeek izan ziran: “Siempre he sentido gran afecto por Labayru; desde siempre”.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.