Tag: Laguntzailea

0

Rafael Barbier Iturmendi jauna hil zan Bilbon urriaren 6an, 97 urteko zala. Barbier jauna Labayru Fundazioaren Laguntzailea izan da 1985. urtetik.

Bizkaiko Aurrezki Kutxa / Caja de Ahorros Vizcaina kutxaren zuzendari izan zan 70eko hamarrurtekoan, eta bera buru zala sorrerazo eban “Departamento Cultural de la Caja de Ahorros Vizcaina / Bizkaiko Aurrezki Kutxa. Kultur Ekintza” atala, Leopoldo Zugaza jauna zuzendari izango ebana Bizkaiko Aurrezki Kutxen bakuntza egin zan arte.

Rafael Barbier jauna zuzendari zala abiatu zan Bizkaiko Aurrezki Kutxagaz eta bere Kultur Ekintzagaz Labayru Fundazioaren luzaroko alkarlana, batez be euskal liburu eta aldizkarien argitarakuntzan: Sutondoan bilduma eta Idatz & Mintz aldizkaria sorreratik bertatik, eta ondoren beste asko. (gehiago…)