Jose Mari Rementeria zanak dotrinen ganeko ikerketa handia eta zabala egin eban, euskeraz argitaratutako liburu guztien erregistroak jasota. Lan bibliografiko horren bigarren emaitza argitaratu barri dogu: Euskerazko dotrinak. Kristau katekesia Trentoko Kontziliotik Vatikanoko II. Kontziliora (1545-1962). II. Gipuzkeraz izenekoa. Liburu horretan gipuzkeraz argitaratutako dotrina guztien barri emoten da, baita edizino ezbardinak euki dabezanenak be. (gehiago…)
Urriaren 3an jaso genduan Jose Mari Rementeria abade, ikertzaile eta euskerazale sendoaren heriotzearen barri. Ez ginduan albiste triste horrek gehiegi harritu. Bagenkian azkentsuon osasunez txarto ebilena. Heriotzeak ez dau parkatzen, ez deutso huts emoten geure inguruko gizartean preminazkoen sentitzen dogun horri be.
Otsailaren 28an aurkeztu dogu BBKren Gran Viako egoitzan Euskerazko Dotrinak izeneko liburua, Jose Mari Rementeriak prestatutakoa eta Labayru Fundazioak argitaratua, BBK Fundazioaren laguntzaz.
Adolfo Arejitak, Labayru Fundazioko zuzendariak, dotrinen garrantzia azpimarratu dau hizkuntza landua edo jasoa ikasteko eta lantzeko. Hainbat urtean eskola erderaz egiten zanean, dotrinea zan euskera erabilteko testuinguru bakarra etxetik kanpora, gizarte euskaldunetan. Dotrinagileek, gainera, ze erregistro erabili erabagi behar izan dabe, eta hizkuntza idatziaren bilakaera ezin da osotu idatziok kontuan hartu barik. (gehiago…)
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
