Labayru Gaur

0

Zapatuan, ekainaren 15ean, hainbat ikastarokide eta Labayrukide alkartu ginan Derion, Udako Ikastaroaren 50. urteurrena ospatzeko. Urte asko dira eta belaunaldi ezbardinak igaro dira bertatik, horregaitik hainbat lagun batu ziran sasoi ezbardinetakoak. Lagunarte gozoan Bizkai osoko ordezkaritza, eskualde guztietako jentea alkartu zan, oroitzapenak konpartitzen eta kontu barriak esaten.

Hasteko, ekitaldia egin zan, Jesus Eguzkiza Eguzki eta Onintza Enbeita aurkezle dirala. Berrogeta hamar urteko ibilbideko argazki galeria erakutsi ostean, lagun handien zorion-agurrak jaso genduzan bideoan,  Pedro Miguel Etxenikeren, Ruper Ordorikaren eta Pedro Mari Goikoetxearenak. Adolfo Arejita Labayruko zuzendariaren hitzaldia etorri zan ostean, eta ikastaroan kantuak euki izan dauen presentziaren erakusgarri Ziortza Artabe, Gorane Intxaurraga eta Eunate Lozano irakasleek kantu bi egin ebezan.

Ikastaroko hasierako urteetako irakasleak omendu ziran, han ibilitako guztien izenean: Jesus Mª Agirre, Adolfo Arejita, Jesus Eguzkiza Eguzki, Jesus Antonio Etxezarraga, Ander Manterola, Angel Mari Unzueta, Jose Felix Zamakona, eta Lontzo Zugazaga. Baita be, herrietako Ikasturteetako arduradun batzuk, Bizkai osoan egindako eskola-sarearen izenean: Bene Markaida Sopelakoa, Kontxi Gabantxo Bermeokoa eta Juan Cruz Gorostiza Mungiakoa.

Amaitzeko, Onintza Enbeitak eta Fredi Paiak bertso bana egin eben.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.