Busturian, umeen jolasetan egindako bilakaera jaso dogu Ostu-ostuka eta txopinka ikusentzutekoan. Udalak eskatuta, Ondarearen Europako jardunaldietarako prestautako egitasmoa da. Urriaren 20an aurkeztuko da, Altamirako liburutegian, iluntzeko 7:00retan. Horrez ganera, 22an, domekan, eguerdiko 12:00etan, jolasok ikasteko tallerra egingo dabe.
Olgetak edo jolasak umeek sozializetako modu bat da, alkarregaz arauak ipinten eta beteten ikasteko. Baina olgetako moduak asko aldatzen dira belaunaldi batetik bestera. Lehenago naturak emoten eban edozer erabilten zan jolasteko: paluak, mendira joatea, kobazuloetan ibiltea, txirri-txirriak edo txoriak, bedarrak…
Beste era bateko jolasak iraunkorragoak izan dira, aldaerak euki arren: pelotan, txorro-morroka, kromoak, tabak, ostonduten, karreratan…
Hori erakutsiko da bideoan, herritarrek eurek azalduta. Sasoian sasoian zetan eta zelan olgetan izan daben euren ahotik entzuteko aukerea izango da.
Izan be, Jardunaldien aurtengo gaia ondare immateriala da, eta umeen jolasak bete-betean sartzen dira arlo horretan.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.