Tag: Busturia

0

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, urriaren 21ean “Ermitak busturiarren alkargune eta aterpe” izeneko dokumentala aurkeztu dogu, areto bete jentearen aurrean.

Familia-bizitzaren ardatza etxea izan dan moduan, gizartearena auzunea da, alkarreri laguntasuna eta babesa emoteko. Eta auzotasunak bizitzako arlo guztietan eskubide eta betebehar batzuk ezartzen deutsoz auzotarrari.

 (gehiago…)
0

Beste garai baten, etxeetan urik ez egoanean, andrazkoak joan-etorri asko egin behar izaten eben iturrira uretan eta erreketara erropea joten. BUSTURIAN URAREN GURPILEAN: Busturiko iturriak, garbilekuak eta uraskak.

0

Ondarearen Europako Jardunaldien harira, Ondarea plazara! lelopean, aurten be ikusentzunekoa landu dogu Busturiko Udalak eskatuta: Busturian lehengo amesak orain loran.

Bideoa joan dan urriaren 25ean aurkeztu zan Altamirako Kultur Etxean. Izan be, Altamirako Kultur Etxea eta Axpeko Gizarte-etxea atxakiatzat hartuta, XX. mendearen hasieratik eta gaur egunera bitartean, auzo bietan, kultur talde desbardinek izandako bilakaerea jorratu da.

Herri txikia izan arren, kultur talde eta kultur ekintzen aldetik, herri aberatsa eta eragilea izan da Busturia: antzerkia, dantzak, musika, kirola, jaien antolaketa… Umeak, gazteak eta edadekoak alkar hartuta, beti be, batzuen akulari lanari esker.

Aurkezpenera batu ziran egitasmoan parte hartu daben lekukoetako batzuk eta ostantzeko herritarrak. Bai batzuk eta bai besteek asko disfrutau eben aspaldiko kontuak gogoratzean.

Udalaren izenean Idoia Etxebarria eta Naiara Ruiz zinegotziak egon ziran eta Labayru Fundazioarenean Adolfo Arejita eta Akaitze Kamiruaga.

0

Joan dan eguenean, hilaren 18an, aurkeztu zan Altamirako Kultur Etxean Busturiko emakumeak bizitzaren ardatzean izeneko bideoa. Ikusentzunezko honetan, Europako Ondare Jardunaldietarako aukeratutako gaia landu da: Ondarea emakumeen emaria. Herriko andrazkoen testigantzak erabilita, Busturian XX. gizaldian emakumezkoek euki daben bizimodua eta eguneroko zereginetan izan daben garrantzia erakusten da. Aparteko garrantzia emon jake kasu honetan eurak egindako lan desbardinei. (gehiago…)