Labayru Gaur

0

UZEIk eta Labayru Fundazioak bat egin dabe lehenengoaren Sinonimoen Hiztegia eta bigarrenaren Labayru Hiztegia lotzeko. Izan be, Sinonimoen Hiztegia euskera hutsekoa da; Labayru Hiztegia, ostera, euskera-gaztelaniakoa. Aurrerantzean, Sinonimoen Hiztegian ‘ES’ lotura adierazten dan lekuan sakatu ezkero, Labayru Hiztegian esanahia konsultau ahal izango da.

Alkarlan honi esker, Sinonimoen Hiztegia asko aberasten da, gaztelerazko ordainak eskaintzeko modu erraz horregaz, eta Labayru Hiztegiak konsulta gehiago izango ditu. Egitasmoa aurrera aterateko Eusko Jaurlaritzako laguntasuna egon da, Euskara Ingurune Digitalean deialdiaren bitartez.

Aurrera begira erakunde biok alkarregaz egitasmoak konpartitzeko asmoan egindako lehenengo pausoa da hau.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.