Labayru Gaur

0

Labayru Fundazioak hainbat hamarkada daroaz bizimodu tradizionalari buruzko informazinoa batzen, ikertzen eta gizarteratzen. Aurten be, daborduko, hainbat herritarren testigantzak batu dauz, eta www.herriondarea.eus atarian argitaratu, besteak beste: Zeberioko Manu Etxebarriak mitologiaren gainean kontautakoak; Zeanuriko Enrike Etxebarriak artzaintzari buruz azaldutakoak; Zeanuriko Ander Manterolak erroteari buruz esandakoak eta egurraren eta basoaren gainean Atxondoko Jesus Eguzkiza Eguzkik ondo baino hobeto ezagutzen dituanak.


Bildutako materialetik ehundik gora bideo-pasarte aukeratu eta gehitu dira Herri Ondarean katalogora. Ikus-entzunezko euskarrien bidez, euskal kultura herritarren ahotik zuzenean erakusten da webgune horretan. Eguneroko bizimodua, lanbideak, ohiturak, olgetak, urte-sasoiai lotutako ekintzak eta errituak, berbak, esaera zaharrak, kantak, ipuinak…, hainbat gai batu dira ondarearen atarian.

Herrika eta gaika antolatuta, Bizkaiko hainbat txokotako informanteak ditu Labayruk, herriko kultura ahoz aho transmitiduteko gogotsu. «Gure ondarea eten barik aldatzen doa bizimoduagaz batera. Halan ba, belaunaldien arteko transmisinoa ziurtatzeko, oso garrantzitsua da herritarren lekukotasunak bertatik bertara batu eta argitaratzea», dino Ziortza Artabe Labayruko beharginak.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *