Labayru Gaur

0

Labayru Fundazioak emoten dituan udako ikastaroek ia ehun ikasle hartu ditue bagil eta garagarrilean. Bi hamabostalditan banatuta, hamar talde sortu dira, iaz baino gehiago. Aurtengo edizinoaren balorazino ona egin dau Labayruk, eta ikasleek erantzundako inkesten emaitzei erreparatuta, hareek be oso gustura ibili dira.

Bagilaren 18tik 29ra bitartean, alfabetatzeko eta EGA prestatzeko ikastaro trinkoa hartu eben gaztetxoek. Garagarrilaren 2tik 14ra, barriz, Labayruk 49. urtez eskaini dituen udako ikastaroetan batu dira hainbat ikasle, gazte zein nagusi.

Ikasle asko EGA azterketan

Prestakuntza ikastaroak amaituta, Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko azterketea be egin dabe hainbat ikaslek. Bizkaierazko azterketa hori gainditu ezkero, EGA titulua hartuko dabe ikasleek, balio ofiziala daukana. Uztailaren 17an eta 19an egin ditue frogak, eta oraingoan, aurreko urteetan baino jente askoz gehiago aurkeztu da gaitasun agiria lortzeko azterketara.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.