urtarrila 2017

0

Idatz & Mintz aldizkariaren 61. zenbakia argitaratu barri da. Hainbat idazlan ditu oraingoan be, ohiko idazleen eta idazle barrien eskutik. (gehiago…)

0
Barandiaran Sara Etxean. Ataun, 1987. Ángel Alonso. Labayru Fundazioko Argazki Artxiboa.

Abenduaren 21ean José Miguel de Barandiaranen heriotzaren 25. urteurrena bete zan. Etniker Taldeetan (José Miguelek berak sortutako izena, ‘etnografiako ikerketa’ esateko) etnografian jarduten dogunok esker oneko zorra daukagu beragaz. Taldeok sortu ezeze, disziplina bera guztiz aldatu eban, ordura arte ikuspegi erromantiko eta mugatuan landu zan eta. Barandiaranek ikuspuntu barria emon eutsan etnografiari, zientziaren ikuspegia, metodo sistematikoa ezarri, eta batez be, pentsakera guztiz zabalean oinarrituta. Halan jarri eban gure kultura Europakoaren barruan. (gehiago…)

0
Leopoldo Zugaza eta Ander Manterola. Derio, 2011.

Abenduaren 23an Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak jakinazo dau Arte Ederren Merezimenduaren 2016ko Urrezko Dominak nori emongo deutsazan. Hogeta bat sarituen artean dago Leopoldo Zugaza (Durango, 1932). (gehiago…)