Urria 2019

0

Irailean hasita, Adolfo Arejitak Euskadi Irratiko Faktoria saioan parte hartzen dau euskerari buruzko gaiak azaltzen.

Astelehenetan, goizeko 9:30ak aldera sartzen da Adolfo emisinoan. Hizkuntzaren erabileraren inguruan, batez be hiztegiko gorabeherak erabilten dabez. Aktualidadeak, eguneko gaiek, berba edo kontzeptu barriak ekarten dabez, eta horreek euskeraz zelan erabili izaten da berbagaia.

Honezkero hasita dago, eta ikasturte osoan jarraitzeko da.

 

0

Urrian sartu gara dagoeneko, beraz, lehiaketaren “beroketa-fasean” murgildu gara bete-betean. Tarte honetan, jolasean ondo pasatzeaz gain, Botaban nola parte hartu behar den ikasiko dute lehiakideek. Erronkak, asmakizunak, zozketak eta hainbat sorpresa izango ditugu Instagrameko Botabaren kontuan (@botabaerronka).

Horrela, astean-astean ariketa desberdinak proposatuko dira: abestien, hieroglifikoen, irudien… bitartez esamoldeak ezagutu eta horien erabilera zein den ikasiko dute parte-hartzaileek, lehiaketarako trebatzen joateko.

Ariketa batzuek saria izango dute eta zozketak egingo dira parte hartzen dutenen artean. Sari horiek ere ez dira edonolakoak izango: Bilbao BBK Live eta Donostia Festibalerako sarrerak Last Tourren eskutik, Mr. Euskaldunen produktu pertsonalizatuak… (gehiago…)