Labayru Gaur

0

Aratusteak dirala-ta, Akaitze Kamiruagak hitzaldia egin dau Derioko Udal Euskaltegian “Neguko zikloa: Aratusteak-Karnabalak” gaiari buruz otsailaren 8an.

Aratusteak neguko zikloko jaietako bat dira. Behin Gabonak pasauta, beste jai batzuk ospatzen dira herri-egutegian: San Anton, San Blas, Kandelerio, Santa Ageda. Honeek guztiak egun fijoetan ospatzen dira, eta normalean ondoren datoz Basaratoste, Eguen Zuri eta Aratuste egunak eurak, urtetik urtera aldatzen direnak.

Ze jai ospatzen dan eta zelan azaltzeko, hitzaldia emon eutsen Ondare arloko Akaitze Kamiruagak Derioko euskaltegiko ikasleei, goizean batzuei eta arrastian beste batzuei.

Herriz herri ohitura batzuk aldatu egiten dira; beste batzuk, ostera, nahiko orokorrak dira. Ohituren artean dagoz jateko bereziak (tostadak, txarri-ankak), bedeinkazinoak (sanblas-hariak, jatekoak, ortuariak, animaliak), eske-errondak (Eguen Zuri, Santa Ageda), marro-jantzi, okerkeriak egin… Aratusteak gizarte-arauak hausteko sasoia adierazten dabe, transgresinorako egunak dira. Gure inguruko herrietan badagoz ohitura bereziak be: Mundakako Atorrak, Gernikako Marroak, Trapagarango Carrascoliendas, Durangoko Surrandiak…

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.