Labayru Gaur

0

Arantzazun urriaren 4, 5, 6an, Euskaltzaindiaren mendeurrenaren inguruan, euskeraren batasunerako egindako lehenengo pausoak gogoratu dabez, 50 urte bete diranean. Hiru eguneko jardunaldiak egin dabez, programa beteagaz. Labayru Fundazioak jarduerotan parte hartu dau, entzule ezeze bertako ekintzetan be.

Hitzaldien artean, Adolfo Arejitak “Euskara batua, ahozko transmisioko hizkeraren mesedegarritasuna” izeneko hitzaldia egin dau. Euskera batuaren ibilbideaan egin diranak eta egiteko dagozanak kontuan hartuta, ekarpen asko entzun dira egunotan Arantzazun.

Beste alde batetik, jardunaldiotan aurkeztu da Euskara Batuaren Eskuliburua, azkenengo urte biotean lan-talde batek landutakoa. Andres Alberdi buru dala, talde horretan parte hartu dau Igone Etxebarriak.

Eta amaitzeko, Jardunaldietako azkenengo egunean adierazpena sinatu eben gizarteko hainbat eragilek, Labayru Fundazioa euretariko bat.

 

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.