Tag: Euskaltzaindia

0

Bilboko Euskal Museoan obra handia egiten dabilz eraikina handitzeko, eta barruko museo-izaera barriztetako. Joan dan uztailaren 4an, Museoak berak deituta, bertan egiten dabilzan beharrak ikusten joateko aukerea euki genduan Labayru Fundazioak, Euskaltzaindiak eta Euskerearen Etxeak, danak euskereagaz lotutako erakundeak. Sorkunde Ayarza zuzendariak gidatuta, museoa zelangoa izango dan, ze eduki izango dauen, lanak amaitzeko aurreikusitako epeak eta beste hainbat jakingarri aurkeztu jakuzan. (gehiago…)

0

Gaur, martiaren 31an, aurkeztu dau Euskaltzaindiak Erreferentziako Euskararen Corpusa, hau da, euskerearen egunean eguneko erabileraren barri izateko eta hizkuntza-teknologiek ekarten dabezan erronkei aurre egiteko corpus handia eta orekatua. Proiektuaren lehenengo emaitza da, baina oso baliagarria hizkuntza aztertzen behar egiten dabenentzat. (gehiago…)

0

Uztailaren 19an Igone Etxebarria Labayru Fundazioko zuzendariak eta Andres Urrutia Euskaltzainburuak bost urterako hitzarmena sinatu dabe erakunde bien izenean. Lankidetza-hitzarmen horren bidez, egitasmo batzuk egiteko konpromisoa hartu dabe. (gehiago…)

0

Arantzazun urriaren 4, 5, 6an, Euskaltzaindiaren mendeurrenaren inguruan, euskeraren batasunerako egindako lehenengo pausoak gogoratu dabez, 50 urte bete diranean. Hiru eguneko jardunaldiak egin dabez, programa beteagaz. Labayru Fundazioak jarduerotan parte hartu dau, entzule ezeze bertako ekintzetan be.

Hitzaldien artean, Adolfo Arejitak “Euskara batua, ahozko transmisioko hizkeraren mesedegarritasuna” izeneko hitzaldia egin dau. Euskera batuaren ibilbideaan egin diranak eta egiteko dagozanak kontuan hartuta, ekarpen asko entzun dira egunotan Arantzazun. (gehiago…)