Labayru Gaur

0

Azaroaren 30ean aurkeztu dogu Arratzun, Udalaren enkarguz egin dogun bideoa. 15 minutuko bideoa da, Arratzun zehar ibilaldi bat eginez, herria erakusten dauena. Bertan partu hartu dabe Izaskun Urkiagak Udalaren izenean, eta Igone Etxebarriak Labayrurenean. Horrez ganera, herriko jentea be batu da.

Ibilbide polita da, gura dauenak egiteko modukoa, eta horrek atxakia emoten deusku Arratzuko bizimoduaz, herriko ohiturez, herri-kulturaz edukiak zabaltzeko. Holan, ibilbidea egitera doanak, beste ikuspegi bat eta informazino gehiago eukiko dau ikusten dituan lekuei buruz.

Bideoan, gaurko irudiez ganera, lehenagoko argazkiak be sartu dira. Eta kontuan hartu dira eraikinak, paisaiak, lanbideak, ohiturak, ospakizunak…

Bideoa kultur-etxean ikusi dogu, zapatu arrastian. Hurrengo goizean, domekan, herriko talde handitxu batek ibilaldia egin egin dau, eta amaieran bideoa ikusi.

Hurrengoan, liburuxka bat osotuko dogu informazino gehigarriagaz, bideoaren euskarri fisiko moduan.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.