Kategoria: Barriak

0

Bilboko Udalak eta uriko euskaltegiek kanpainea hasi dabe, 2022-23 ikasturtean jenteak euskerea ikasteko izena emon daian. Euskereagaz irabazi egingo dozu da kanpainaren leloa. Izan be, euskerea eguneroko bizitzan eta alor guztietan erabiltearen abantailak azpimarratu gura ditu kanpaineak.

 (gehiago…)
0

Gaztelaniatik euskerara itzultzen ikasi gura dozu? Testuak itzuli behar izaten dituzu eta ez zara guztiz eroso sentiduten? Ez dozu jakiten ze baliabide daukazun eskura hizkuntza-zalantzak argitzeko? “Itzulpengintza ikastaroa (1. maila)”online ikastaroaren bidez, hori guztia eta gehiago landu ahal izango dozu.

 (gehiago…)
0

Idatz & Mintz aldizkariaren udako alea argitaratu dogu, 72garrena. Beteta dator oingoan be, bai idazleen aldetik bai maminaren aldetik. Azaleko irudia Enrique Morentek egin dau, gure etorkizuna amalurragaz lotuta agiri dala, lur planetaren gaineko kontzientzia hartu daigun.

 (gehiago…)
0

Opor usainean bagagoz be, bueltarako ikastaroak prest dagoz, eta ez ikasturte osoko ohiko eskolak bakarrik, aurten irailean bertan hasita, ikastaro bereziak egingo ditugu HABEren 2. deialdia prestatzeko.

 (gehiago…)