Kategoria: Ekitaldiak

0

Gaur goizean MUNDUENEA, Munduko ipuinen etxea II ipuin-bilduma aurkeztu dogu Bilbon, Aldundiko prensa-aretoan. Ekitaldia Leixuri Arrizabalaga Kultura, Euskara eta Kirol Saileko ahaldunaren berbakaz hasi da. Bertan bat egin dau egitasmoagaz, holakoen preminea azpimarratuta. (gehiago…)

0

Sabino Arana Fundazioan “Euskal literatura eta emakumeak” gaiari buruzko jardunaldia egin dogu azaroaren 19an. Fundazioaren izenean Koro Garmendiak egin deutsie agurra bertaratu diran entzuleei, eta Bilboko Udalaren izenean Itziar Urtasun Berdintasun arloaren arduradunak. (gehiago…)

0

Azaroaren 18an, Akaitze Kamiruagak, orain urte batzuk hasitako ibilbideari jarraituta, Mondragon Unibertsitateak Zorrotzaurren daukan AS Fabrik egoitzan, hitzaldia emon deutsie Humanitate Digital Globalen graduan. (gehiago…)

0

Urriaren 30ean, Domu Santu jaiaren bueltan, Heriotza ohikuneei buruzko hitzaldia egin dau Akaitze Kamiruagak Markinan. Gaur egun dana Gau baltza bada be, oraintsu arte Domu Santu etxeko hildakoakaz lotuago egon da. Eta hildako horreen inguruan, etxean baten bat hil orduan XX. mendean egiten izan diran erritu edo ohikuneak gogoratu ditu Akaitzek. (gehiago…)