Tag: liburutegia

0

Euskodok boluntario talde bat da, liburuak, aldizkariak, kartelak eta papelezko bestelako argitalpenak batzen dituena. Lazkaoko Beneditarren, Sancho el Sabioko eta Labayru Fundazioko liburutegiakaz bat eginda behar egiten dabe, eta aspaldiko partez, heldu da alkartzeko eguna.

 (gehiago…)
0

Mujika-Goñi familiak, Amaia Mujikaren bitartez, familiako liburutegia ikusteko aukera eskaini euskun, Euskal Bibliotekako katalogoan ez ditugun liburu edo aldizkariak dohaintzan emoteko.

Gure liburutegian ez daukaguzan hainbat gauza aurkitu genduzan bertan, esate baterako, euskal gaiei erreferentzia egiten deutsien atzerriko aldizkarien separatak, Karmele Goñirenak berarenak. (gehiago…)

0
Jone Unzueta,, Juan Zapater, Koldo Narbaiza, Idoia Tolosa.

Labayru Fundazioak, Bilboko Udalagaz batera, artxiboan daukazan kartelen ganeko egitasmo bat landuko dau aurten. Hori dala-ta, uztailaren 5ean bibliotekan egon dira Udaleko arduradunak, Koldo Narbaiza eta Jone Unzueta, eta BilbaoArteko zuzendaria Juan Zapater.

Idoia Tolosak eta Ziortza Artabek daukie egitasmoa aurrera eroateko ardurea, eta eurakaz egon dira materialak erakusten eta emon beharreko pausoen ganean berbaz.

Bide batez, liburutegian dagoan kartelen fondoa ikusteko aprobetxau dabe, aurrera begira beste egitasmoren batzuk mamituteko materiala dago eta.