Kategoria: Euskal Biblioteka

0

Euskodok alkarteko kideak Labayruko liburutegian laguntzen dabe beharren aspaldiko urteotan. Joan dan ikasturtean ezin etorri izan dira, pandemia dala-ta, baina hurrengoari begira prest dagoz lehenagoko erritmoari eta zereginei ekiteko.

Hori dala-ta, itxuraz behintzat, ikasturteari atzena emoteko, Derion alkartu gara, aurrez aurre aspaldiko partez, urritik aurrera alkarregaz egoteko esperantzeagaz.

 (gehiago…)
0

Joan dan urtean, beharrean erretiroa hartu, eta Labayruko Euskal Bibliotekara etorten hasi zan Iñaki de Nicolas Pinto. Barakaldoko seme honek pegatinak batzeko eta aztertzeko zaletasuna gazte-gaztetatik landu izan dau, eta horren emaitza dira Euskal Memoriaren Fundazioak argitaratu eutsazan liburuak: Euskal Herriko pegatak 1965-1979 (2016), eta Euskal Herriko pegatak 1980-1990 (2019).

Labayruko artxiboan hainbat eta hainbat pegatina dagoz, batuta bai, baina katalogetako. Eta horretan dabil Iñaki, astean behin bertan beharren. Pegatina bakotxa digitalizau, album baten zenbakituta sartu, eta fitxa beteten dau, hainbat datugaz: gaia, data, neurria, nork egina dan, zer aldarrikatzen dauen, ze egoeratan sortu dan…

 (gehiago…)
0

Mujika-Goñi familiak, Amaia Mujikaren bitartez, familiako liburutegia ikusteko aukera eskaini euskun, Euskal Bibliotekako katalogoan ez ditugun liburu edo aldizkariak dohaintzan emoteko.

Gure liburutegian ez daukaguzan hainbat gauza aurkitu genduzan bertan, esate baterako, euskal gaiei erreferentzia egiten deutsien atzerriko aldizkarien separatak, Karmele Goñirenak berarenak. (gehiago…)

0

Euskaltzaindiak mendeurrena ospatzeko egin dauen programaren barruan, irailaren 12 eta 13an Donostian ‘Ingurune digitala eta euskara’ izeneko jardunaldiak eratu ditu. Espainiako Hizkuntza Akademiakaz batera, Euskal Herriko hainbat eragilek parte hartu dabe, Tabakalerako ekitaldian.

Labayruren izenean, Igone Etxebarriak azaldu dau ingurune digitalean Labayruk orain arte zer egin dauen, lorpenak, eta baita be etorkizunerako ze erronka daukazan.

Euskera irakasteko ikastaroen 50. urteurrena ospatzen dabilela, bai irakaskuntzan bai alboko beste arlo askotan asko aurreratu da, maminean zein bitartekoetan. Labayru Hiztegia, Herri ondareko katalogoa, Fonoteka, Euskal Bibliotekako katalogoa… sarean dagoz, corpus aldetik metatutako ondarea da. (gehiago…)