Labayru Gaur

0

Etxebarri Bilbo ondoan dago, horregaitik beharbada, XX. mendean industrializazinoaren eragina indartsu be indartsu bizi izan eban. Urte gitxian aldaketa handia egin dauen herria da. Horregaz konturatuta, Udalaren aginduz, “Etxebarri: Kukuzaharretik Kukutxora” izeneko bideoa egin dogu.

Ikusi bideoa.

Auzo eta eraikin barriei erreparatuta, herri barria da Etxebarri. Baina azpian dagoan lurraren izenei begiratu ezkero, hain urrin barik beste era bateko bizimodua izan dauela jabetuko gara. Baserriak eta landak egondako lekuak, eleiza zaharrarena bizi-bizirik dagoz gaur ikusten ditugun etxeen azpian.

Aldaketa horren barri emoten da bideoan. Helburua da herritarrek be ezagutzea herriaren historia. Horregaitik, bideoa ikusi ezeze ibilaldia be egin dabe bertatik bertara barri guztiak ezagutzeko.

Oso ekintza polita da, “Zuztarretatik oinez” egitasmoaren barruan sartzen dana.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *