Labayru Gaur

0
Jokin Azkue (EJ), Adolfo Arejita (Labayru), Leire Aragon (BBK), Ana de Castro (BFA), Ziortza Eguren (Labayru).

hiztegia.labayru.eus aurkeztea barrikuntza handia izan zan, euskera-erdera hiztegia eta hiztegi fraseologikoa batera webgune berean. Orain hori berori, eduki osoa, mugikorrean, doan eta sarera konektau barik erabili ahal izateko aplikazinoa aurkeztu dogu. Aplikazinoa Irontec enpreseak garatu dau, eta telefonoaren Play Storetik jaitsi daiteke, Android zein Apple sistemara egokituta.

Ziortza Egurenek, lexikografiako arduradunak, erakutsi ditu hiztegiaren nondik norakoak, megarik gastau gura ez daben gazteentzat be onuragarria dala esanez.

Erakunde babesleen izenean, Jokin Azkue Eusko Jaurlaritzako Euskara sustatzeko zuzendaria, Ana de Castro Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara sustatzeko zuzendaria eta Leire Aragon BBK Fundazioaren ordezkaria egon dira. Euskerari bultzada emotea, euskera gizarteratzea, erabiltzaileen eskuetan tresna praktiko eta erosoak jartzea, gazteengana heldu ahal izateko bidea, teknologiak gure hizkuntzagaz lotzea azpimarratu dabe.

Adolfo Arejita Labayru Fundazioko zuzendariak emon deutso ekitaldiari amaiera. Labayruren lana kalidadeagaz lotu dau, eta egitasmo hau ibilbide luzearen barruan txertatu dau, aurretik egindako pausoen jarraipentzat. Hona bere berbak.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *