Labayru Gaur

0

Aurten be, irailean, Labayrun EusTET ikastaroa emongo dogu: euskara-teknikari eta trebatzaileen prestakuntzarako ikastaroa. Matrikula uztailaren 30era arte da edo plazak amaitu arte egin ahal izango da.

Zer da EusTET?

Gure gizartean, lan handia dago euskerearen normalizazino arloan, alde batetik, herritarren artean euskerearen ezagutza eta euskeraz bizitzeko eskaerea gorantz doalako eta, bestetik, enpresa zein entitateak sentsibilizatuago dagozalako zerbitzua euskaraz emoteko abantailez.

EusTET ikastaroan euskera-teknikari zein trebatzaile lanetan ibilteko oinarrizko prestakuntzea jasoko dozu: Zer lege dago euskereari lotuta? Zer da euskera plan bat? Zer dirulaguntza dago euskerea sustatzeko? Eta euskerearen ziurtagiriak zeintzuk dira eta zelan eskura daitekez? Zer desberdintasun dago euskera-irakasle eta trebatzaile baten artean? Zelan antolatu trebakuntzea erakunde batean? Zer baliabide dago trebakuntzarako?

Metodologia eta ikastaroaren nondik norakoak

Ikastaro trinkoa da: 15 egunekoa, irailaren 9tik 21era, hain zuzen. Astelehenetik barikura 09:00-14:00 eta 16:00-18:00 eta zapatuetan. 09:00-13:00.

Euskalgintzan eta hizkuntza normalizazioan diharduen Labayruko hiru teknikari aritu eta aditu izango dira irakasleak; beraz, esperientziadunak dira eta normalizazino-mundua ondo ezagutzen eta bizi dabenak.

Ikastaro teoriko-praktikoa da. Ikasgai bakoitzeko edukiak lantzeko hainbat ariketa egingo dira.  Eduki nagusiak egoki barneratu dirala bermatzeko, taldean azken proiektu bat egin behar da ebaluaziorako.

Ikastaroaren amaieran “EusTET ziurtagiria” eskuratuko da; baina horretarako proiektua gainditu eta asistentziaren %90 egiaztatu beharko da. Horrezaz gainera, amaieran, lan-poltsa egingo da eta, aipatzeko da, 2019ko EusTETeko ikasleen %55 kontratatu zituela ostean Labayruk.

EusTETen 13. edizino hau berezia izango da, Covid19a dala eta. Printzipioz, beti lez, aurrez aurrekoa izango da, Labayruren Boluetako euskaltegian; baina, beti be, segurtasun-neurriak hartuta.

Halanda ze, euskara teknikaria edota trebatzailea izateko oinarrizko jakingarriak eta baliabideak eskuratu gura badozuz, animo eta emon izena EusTETen!

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.