Labayru Gaur

0

Juan Manuel Etxebarriaren Gorbeia inguruko ipuin eta esaundak liburuaren berrargitalpena dala-ta, Igorren batu gara hogetaka lagun maiatzaren 25ean. Gontzal Mendibilek hiru kantu barri eskaini deuskuz, ekitaldiari gozotasun apartekoa emonaz.

Igone Etxebarriak Labayru Fundazioaren izenean lanaren ekarpena goratu dau; izan be, Juan Manuelek ipuinok batu ebazan sasoian lortutako emaitzak gaur egun ezinezkoak dira. Horregaitik, denpora jakin bateko lekuko bakarra dogu.

Juan Manuelek bere esperientziaren barri emon dau, zelan hasi zan ipuinok batzen, nortzuri eta zertarako. Herri-jakintzak herri horrek mundua ulertzeko eta adierazteko modua da, pentsaera eta herri-izatea osotzen dauena. Ipuinotan hori dana dago, munduaren ikuskera berezia.

Amaitzeko, ipuin batzuk kontau egin ditu, pertsonaia mitologikoenak eta.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *