Labayru Gaur

0

Bizkaiko Foru Aldundiak urtero antolatzen dauzen Ondarearen Europako Jardunaldien egitarauaren barruan, joan dan urriaren 24an, Bakioko Txakolingunean, Txakolina belaunaldiz belaunaldi bideoaren aurkezpena egin zan.

Aurten proposatu daben gaia Hezkuntza izan da, baina ez bakarrik eskola bidez egiten dan hezkuntza arautua, familian belaunaldiz belaunaldi egiten dan edukien transmisinoa be kontuan hartuta.

Horregaitik, Bakioko Txakolinguneak halan eskatuta, Labayru Fundazioaren Herri Ondare Atalak 20 minutuko bideoa prestau dau. Horretarako grabazino barriak egin dira, eta lehendik hainbat herritan egindako egitasmoetan txakolinari buruz batutako testigantzak ekarri dira: Lezama, Zamudio, Berriz, Bakio…

Bideo-emonaldiaren aurretik, Adolfo Arejitak hitzaldi labur bat egin eban, gaia euskeraren aldetik jorratuta.

Amaitzeko, hara parajetu ginan danok Bakioko txakolin ederra probetako aukerea izan genduan.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.