Labayru Gaur

0

Ahozko literatura gai hartuta, jardunaldia eratu dau Labayru Fundazioak apirilaren 7 eta 8an. Hasteko Jabier Kalzakortaren eta Maddi Oihenarten saioa gozatu eben Rekalde aretora hurreratu ziran ehun eta hogei lagunek.

Entzun Bereterretxeren kantoria.

Zuberoako balada eta maitasun-kantu hautuak garandu ebezan, Jabier Kalzakortak argibideak emonaz eta Maddi Oihenartek kantuz. Azalpenak argumentua hobeto ulertzeko, kantua noizkoa dan jakiteko, metaforakaz jabetzeko argigarriak izan ziran guztiz. Kantua beste era batera entzuteko jarreran eragin handia izan eben.

Aldi berean, Maddiren ahotsak eta abesteko moduak Zuberoara eroan zituen entzuleak, giro apartekoa sortuz.

Ekitaldi honen bitartez Labayru Fundazioak bere laguntzaileak eta gizarteko ganerako eragileak batu egin zituan, kultura eta atsedena lotuta.

IMG_1991 IMG_2059 P1120285

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *