Maiatzean egingo da aurten Euskaraldia, eta hor izango da Labayru Fundazioa, euskereari bere lekua emoten eta gehiago erabilteko ahaleginetan. Bilboko beste eragile askogaz batera agerraldia egin da apirilaren 3an BBK Kunan, eta han egon da Koldo Zarate Labayruren izenean. (gehiago…)
Gaur, martiaren 31an, aurkeztu dau Euskaltzaindiak Erreferentziako Euskararen Corpusa, hau da, euskerearen egunean eguneko erabileraren barri izateko eta hizkuntza-teknologiek ekarten dabezan erronkei aurre egiteko corpus handia eta orekatua. Proiektuaren lehenengo emaitza da, baina oso baliagarria hizkuntza aztertzen behar egiten dabenentzat. (gehiago…)
Martiaren azkenengo aste osoan Women’s Football Week ospatzen dabilz Bilbon Athleticek eta BBKk eratuta, UNESCOren babesagaz. Lehenengo egunean, iluntzean, Labayruk 2024an sortutako Hamaika andra zurigorri ikus-entzunezkoaren emonaldia egin zan eta ostean mahai-ingurua honeen artean: Aitziber Juaristi, Zain erakundea; Iraia Iturregui, Athletic Club; Jon Ruigomez Machín, Itsasmuseum Bilbao eta Akaitze Kamiruaga, Labayru Fundazioa. (gehiago…)
BBK Topa aurkeztu da martiaren 13an belaunaldien artean zubiak egiteko egitasmoak bideratzeko. Ikuspegi horregaz bat egiten dogun erakunde askok sinatu dogu manifestua, eta aurkezpenean ‘aintzindariak’ egon gara, egitasmoaren barri emoteko. (gehiago…)
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.