Tag: hitzarmena

0

Gaur, urtarrilak 23, alkarlanerako hitzarmena sinatu dogu Labayru Fundazioak eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Labayru Fundazioaren Derioko egoitzan egindako sinadura ekitaldian parte hartu dabe Igone Etxebarriak, Labayru Fundazioaren zuzendariak, alde batetik, eta Nagore Ipiñak, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak, bestetik. (gehiago…)

0

Uztailaren 19an Igone Etxebarria Labayru Fundazioko zuzendariak eta Andres Urrutia Euskaltzainburuak bost urterako hitzarmena sinatu dabe erakunde bien izenean. Lankidetza-hitzarmen horren bidez, egitasmo batzuk egiteko konpromisoa hartu dabe. (gehiago…)

0
Lorea Bilbao, Patxi Baztarrika, Adolfo Arejita.

Labayru Fundazioak lau urterako hitzarmen-markoa sinatu dau maiatzaren 23an Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzagaz eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailagaz. Hitzarmen horren arabera, urtero-urtero erakundeek diru bat jarriko dabe lan-programa bat beteteko. Lan-programa hori euskerearen corpusa jaso, gorde, ikertu eta zabaltzeagaz lotuta dago, batez be lexikografiara bideratuta.

Aurkezpenean hizlari guztiek goratu dabe herri-erakundeen arteko eta erakunde publiko-pribatuen arteko alkarlana. Alkarlan zintzoa, aspalditik datorrena eta emaitza oparoak ekarri dituena aurreko urteetan. (gehiago…)