Joan dan urtean egitasmo potoloa egin genduan Lezamako udalak eskatuta. Herriaren azken mendeko historia batu dogu herritarren ahotik. Ordu eta erdiko ikusentzunezkoa da, euskeraz eta gaztelaniaz sortutakoa: Lezama, sei bihotz taupadatan / Voces de Lezama en seis compases. Bideoak sei atal ditu: herria, gerra eta gerraostea, bizimodua, txakolina, andrazkoen lanak eta kirola.
Bideoan 27 lekukok hartu dabe parte, batzuk herritar gisa, beste batzuk talde edo alkarteen izenean. Izan be, mende batek aldaketa handiak dakarz bizitzako arlo guztietan, eta horreexek erakusten ahalegindu gara: gerrako pasarteak, eguneroko bizimodua, janak, lanbideak, ohiturak, astialdia, jai-ospakizunak; industrializazinoak ekarritako bizimodu, lanbide eta auzo barriak…
Uda honetan aurkezpen bi egin izan dira, euskeraz eta gazteleraz. Erantzuna, egia esan, sano ona izan da, bai partehartzaileakaitik bai euren eretxiakaitik.
Orain bideoa Youtuben ikusteko aukera dago.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.