Labayru Gaur

0

Aurten be urrian Ondarearen Europako Jardunaldiak egingo dira Bizkaia osoan. Aurtengo gaia hau da: ‘Paisaia bizia. La construcción de los paisajes naturales’. Programa ezin zabalago eta ugariagoa egongo da danon eskura. Herrian, eskualdean, Bilbon, nahinon hitzaldiak, aurkezpenak, ibilaldiak, bisita gidatuak…

Labayru Fundazioa partaide da jardunaldiotan. Hiru ekintzatan parte hartuko dogu:

Urriaren 19an, Luis Manuel Peñak hitzaldia egingo dau “La actividad agraria y su reflejo en el paisaje” gaiari buruz. Gure Derioko egoitzan izango da, arrastiko 6:00retan.

Izena emotea: 944 060 171 – idazkaritza@labayru.eus

 Urriaren 26an, Luis Manuel Peñak hitzaldia egingo dau “El paisaje rural tradicional de Bizkaia y sus transformaciones” gaiari buruz. Bilboko Foru Liburutegian izango da, arrastiko 6:00retan.

Sarrera doan lekuak bete arte. Foru Liburutegira sartzeko, NANa, pasaportea edo liburutegiko txartela erakutsi behar da.

• Urriaren 26an, “Derio, zoriaren habia” izeneko bideoa aurkeztuko dogu Derioko Kultur Birikan, arrastiko 7:00retan. Bideoa Labayruk egin dau Derioko Udalarentzat eta egun horretan erakutsiko da lehenengoz.

Izena emotea: 944 659 714 – kulturbirika@deriokoudala.net

 Horrezaz ganera, Basaurin urriaren 21ean eta 22an, goizeko 10:30ean, “Ariz-Artunduaga-Lapatza. Ur bien laztana” bideoa erakutsi eta bisita gidatua egingo dabe. Bideoa Labayruk egindakoa da.

 Eta Berrizen, urriaren 29an, goizeko 10:00etan eta 12:30etan, Besoitaormaetxea baserriaren ganeko bisita gidatua egingo da. Bertan ikusiko da baserriek gure inguruan egin daben bilakaera. Horri buruz bideo bi egin izan ditugu, Besoitaormaetxea: euskal baserriaren jatorria eta oinarria eta Harpetik etxepera eta etxepetik hormaetxera.

 Gura dauenak parte hartu leike, danak dira doanekoak, baina izena emotea komeni da.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.