Gaur, otsailak 28, Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren webgunea aurkeztu da Itsasmuseumeko Daniel Zuloagaren muralaren aurrean: atlasetnografico.labayru.eus. Atlas Etnografikoa osotzen daben zortzi liburukiak digitalizatu dira, eta hemendik aurrera gura dauen guztiak eskura daukaz.
(gehiago…)Euskal Herriko Atlas Etnografikoa lan erraldoia da gure bizimoduari buruz. Euskal gizartearen izakera, nortasuna eta identidadea osotu daben hainbat esparru aztertu ditu. Orain arte zortzi gai zortzi liburukitan aztertu izan dira, baina Labayru Fundazioaren eta Petronorren arteko lankidetza hitzarmenari esker, eduki guztiak digitalizatu egin dira batera egon ahal izateko, eta gaien kontsulta eta bilaketak errazteko. Horretarako, webgune bat sortu da: atlasetnografico.labayru.eus.
(gehiago…)Euskal Herriko Atlas Etnografikoa José Miguel de Barandiaran lantzen hasitako egitasmoa da, eta Etniker Taldeek Araban, Bizkaian, Gipuzkoan, Iparraldean eta Nafarroan egindako ikerketaren bitartez gauzatu dana. Lanaren helburua XX. mendeko bizimodu tradizionala jasotzea izan da, gizarteari transmititzeko eta edonoren eskura jartzeko.
(gehiago…)Etniker Euskalerria Taldeek urteko batzarra egin dabe urriaren 28an Saran (Lapurdi). Izan be, aurten Iparraldeko taldearen txandea izan da batzarra antolatzeko. (gehiago…)
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.