Zerbitzuak

Itzulpenak

Itzulpen zerbitzu kalidadekoa eta eraginkorra (gehiago…)

Normalizazio planak

Enpresetan eta administrazinoan euskera erabilteko planak (gehiago…)

Euskara eskolak Bilbon

Euskera eta euskal kulturako ikastaroak. Euskera teknikari eta Itzultzaile izateko ikastaroak (gehiago…)

Ondarea gizarteratzea

Bizimoduari lotutako ondarea batu, aztertu, landu eta barriro gizarteratu (gehiago…)

Egitasmoak

Izan Labayru!

Labayru Fundazioa euskal hizkuntza eta kultura jagon eta zabaltzeko helburuagaz sortu zan. Zeregin horretan hainbat ekarpen egin ditu, eta aurrerantzean be misino berari eutsi beharra ikusten dau. Horretarako, ezinbestekoa dau gizarteko eragileen laguntasuna.

Labayru Fundazioa

Labayru Fundazioa 1977an sortu zan, euskal kultura ondarea ikertu, bultzatu eta gizarteratzeko asmoaz. Helburu zabal horri erantzun guran, hainbat arlo lantzen ditu, ikerketa edo zabalkunde mailan: irakaskuntza, itzulpengintza, herri-ondarearen bilketa, euskeraren erabileraren normalizazino planak, etnografia, lexikografia…

Kulturgintza guzti horren osogarri garrantzitsua da Euskal Biblioteka, Euskal Herriari eta hizkuntzari jagokezan gaien ondare aberatsa gordeten dauena: liburutegia, hemeroteka, argazki-artxiboa, ikus-entzunezkoak, kartelak eta papergintza mota guztiak (liburuxkak, pegatinak, egutegiak…).

Labayru Gaur

Bilboko ikastolei buruzko bideoa ‘Primeran’ plataforman

0

‘Ikastolak loran mila koloretan’ izeneko egitasmoa, orain dala urte batzuk egin genduan, diktadura osteko lehenengo ikastolen sorreraren barri azaltzeko. Liburua eta dokumentala egin genduzan orduan, Bilboko Udalaren laguntzaz. Orain Primeran plataforman egongo da ikusgai. (gehiago…)

‘Bilbo eta euskera’ erakusketa Esperanza frontoian

0

Bilbok euskereagaz euki izan dauen loturearen barri emoteko, erakusketa prestau genduan Bilboko Udalarentzat orain dala urte bi. Toponimiatik hasi, kantutegian eta kopletan arakatu gero, eta literaturan zehar Bilbon egin izan dan euskerearen bilakaera jarri genduan erakusketa horretan. (gehiago…)

‘Emakumeak herri kiroletan’ ikus-entzunezkoaren estreinaldia Durangon

0

Durangoko Azokaren barruan, azkenengo egunean, Irudienean Emakumeak herri kiroletan ikus-entzunezkoaren estreinaldia izan genduan. Ohore handia izan zan, ganera, parte-hartzaileetako asko hurreratu ziralako bertara. (gehiago…)