Zerbitzuak

Itzulpenak

Itzulpen zerbitzu kalidadekoa eta eraginkorra (gehiago…)

Normalizazio planak

Enpresetan eta administrazinoan euskera erabilteko planak (gehiago…)

Euskara eskolak Bilbon

Euskera eta euskal kulturako ikastaroak. Euskera teknikari eta Itzultzaile izateko ikastaroak (gehiago…)

Ondarea gizarteratzea

Bizimoduari lotutako ondarea batu, aztertu, landu eta barriro gizarteratu (gehiago…)

Egitasmoak

Izan Labayru!

Labayru Fundazioa euskal hizkuntza eta kultura jagon eta zabaltzeko helburuagaz sortu zan. Zeregin horretan hainbat ekarpen egin ditu, eta aurrerantzean be misino berari eutsi beharra ikusten dau. Horretarako, ezinbestekoa dau gizarteko eragileen laguntasuna.

Labayru Fundazioa

Labayru Fundazioa 1977an sortu zan, euskal kultura ondarea ikertu, bultzatu eta gizarteratzeko asmoaz. Helburu zabal horri erantzun guran, hainbat arlo lantzen ditu, ikerketa edo zabalkunde mailan: irakaskuntza, itzulpengintza, herri-ondarearen bilketa, euskeraren erabileraren normalizazino planak, etnografia, lexikografia…

Kulturgintza guzti horren osogarri garrantzitsua da Euskal Biblioteka, Euskal Herriari eta hizkuntzari jagokezan gaien ondare aberatsa gordeten dauena: liburutegia, hemeroteka, argazki-artxiboa, ikus-entzunezkoak, kartelak eta papergintza mota guztiak (liburuxkak, pegatinak, egutegiak…).

Labayru Gaur

Kolonbiako kontsuladuak kolonbiarrei euskerazko eskolak eskaini gure deutsiez

0
Joan dan astean, martiaren 26an, batzarra egin genduan Bilboko euskaltegien eta Kolonbiako kontsuladuaren arduradunek helburu argi bategaz: 2026-2027 ikasturtean euskera-eskolak eskaintzea kolonbiarrentzat, kontsuladuak berak bultzatuta.

 (gehiago…)

Sorne Unzueta gogoan ‘Korrika’ko kantan

0

Korrika datorrela-ta, hainbat ekitaldi, aurkezpen, kanta eta iragarki egin dira. Tartean, Atharratzeko gazteek bideoa egin dabe, beren-beregi sortutako kantuagaz. Eta hor ikusi dogu aitatuta Sorne Unzueta Utarsus. Bidegile eta eragile moduan gogoratu dabe, Bilbon euskerearen alde egitearren. Hori poza! (gehiago…)

Hurrengo urteetarako egitasmoak beharginakaz aztertzen

0

Labayru Fundazioa hurrengo urteetarako helburuak, egitasmoak eta lan-ildoak finkatzeko gogoetan sartuta dago. Prozesu horren barruan beharginak parte izan daitezan, egitasmo barriak zeintzuk izan leitekezan eta zelan jokatu etorkizunean landu dogu danok alkartuta. (gehiago…)