Zerbitzuak

Itzulpenak

Itzulpen zerbitzu kalidadekoa eta eraginkorra (gehiago…)

Normalizazio planak

Enpresetan eta administrazinoan euskera erabilteko planak (gehiago…)

Euskara eskolak Bilbon

Euskera eta euskal kulturako ikastaroak. Euskera teknikari eta Itzultzaile izateko ikastaroak (gehiago…)

Ondarea gizarteratzea

Bizimoduari lotutako ondarea batu, aztertu, landu eta barriro gizarteratu (gehiago…)

Egitasmoak

Izan Labayru!

Labayru Fundazioa euskal hizkuntza eta kultura jagon eta zabaltzeko helburuagaz sortu zan. Zeregin horretan hainbat ekarpen egin ditu, eta aurrerantzean be misino berari eutsi beharra ikusten dau. Horretarako, ezinbestekoa dau gizarteko eragileen laguntasuna.

Labayru Fundazioa

Labayru Fundazioa 1977an sortu zan, euskal kultura ondarea ikertu, bultzatu eta gizarteratzeko asmoaz. Helburu zabal horri erantzun guran, hainbat arlo lantzen ditu, ikerketa edo zabalkunde mailan: irakaskuntza, itzulpengintza, herri-ondarearen bilketa, euskeraren erabileraren normalizazino planak, etnografia, lexikografia…

Kulturgintza guzti horren osogarri garrantzitsua da Euskal Biblioteka, Euskal Herriari eta hizkuntzari jagokezan gaien ondare aberatsa gordeten dauena: liburutegia, hemeroteka, argazki-artxiboa, ikus-entzunezkoak, kartelak eta papergintza mota guztiak (liburuxkak, pegatinak, egutegiak…).

Labayru Gaur

Lourdes Iriondori buruzko ikerketa, Santi Onaindia bekaren emaitza barria

0

Lorea Jainagak eta Alexander Gurrutxagak irabazi eben orain dala urte bi Aita Santi Onaindia beka, Zornotzako udalak urte birik behin ateraten dauena. Beka hori Aita Santi zana omentzeko eta gogoratzeko sortu zan bera hil zanean, eta literaturako ikerketa bultzatzea dauka helburutzat.

 (gehiago…)

Labayruk Urrezko BIKAIN ziurtagiria hartu dau

0

Gaur, abenduaren 16an, Gasteizen egon gara, Labayru Fundazioarentzat Bikain ziurtagiria jasoten. Ziurtagiri hori Eusko Jaurlaritzak bultzatutako aitortza da, erakunde, enpresa eta alkarteetan euskerearen kudeaketa eta erabilera eredugarria balioan jartzeko sortua.

 (gehiago…)

Beharginen urteko batzarra

0

Urte amaierara helduta, urteroko moduan, Labayru Fundazioko behargin guztiok batzarra egin dogu 2025ak emon dauena aztertzeko eta hurrengo urterako aurreikuspenaren barri emoteko. Urte betea eta mamintsua izan da aurtengoa be, hainbat egitasmo eta lan egindakoa. Esparru bakotxean egindako ohiko lanak ez eze, urteko bereziak be aitatu genduzan, danon artean partekatzeko. Eta datorren urtera begira honezkero berbatuta eta lotuta daukaguzanak aurkeztu genduzan. (gehiago…)